9788476817148
EZER GEHIAGO BEHAR GABE. (XABIER LETE I. POESIA SARIA)
KARLOS LINAZASORO
Editorial: Pamiela Argitaletxea Fecha de publicación: 28/04/2012 Páginas: 133Formato: Rústica, 21 x 15 cm.
POESIA.
www.paquebote.com > Asor
POESIA.
LITERATURA: Hª, TEORIA, CRITIC
1ª edición.
1ª edición.
LITERATURA: Hª, TEORIA, CRITIC
Musua eternoa da. Apenas irauten duen, eta hortxe nago berriro eskaka, orori ixkintxo eginda. Zureak dira eternoenak, kuttun, gau eta egun, edo lorategiko zeruan. Zureak, noiz eta nola, beti, hegaka edo azpi-azpitik ezpainetara. Esan, eta hementxe nago, istantean, bapo-bapo begira, noiz jasoko dudan betikotasun hori, pott, hain eztiz paregabea. Zureak, eternoenak. Eta izan dadila laster.
Karlos Linazasororen ipuinak gizakiaren mindura dute kontagai. Ez dira horregatik umore ttanta baten faltan gelditzen, gehienetan ironiak azaleratu ohi duen irribarre ezti-mingotsetik gertuago dauden arren. Ipuin onak halakoak izan ohi dira, beti gorde izan ohi dute istorio triste bat bere baitan. Eta honako hauetan ere halatsu gertatzen da. Ez du askorik aztartu behar izan egileak gizakion bihotz azpilduretan minduraren arrastoak han eta hemen antzemateko. Samurtasuna eta xumetasuna dira, baina, ipuin eder hauek eskaintzen diguten altxorra, eta txirikordatutako ipuinen xarma dotorea familia desegin baten istorioa harilkatzeko orduan. Linazasorok alde egiten du liburu honetan bere ohiko bidetik, asmo berriak saiatuz. Ezdeusetik istorio paregabeak sortzen maisu dugu egilea.