logo paquebote
7 libros encontrados buscando autor: Aitziber Etxeberria

www.paquebote.com > Aitziber Etxeberria

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491095989

Olivetti

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 240
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 19,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Haserre dago Ingrid. Bakarrik. Ez du pozik sentitzeko arrazoi handirik. Ama, haurra zela hil zitzaion. Hamar urte baino gehiago dira, Irene, ahizpa ikusten ez duela. Aita berriki hil da.

Notarioaren bisita tramite hutsa izango dela pentsatzen du. Testamentuak, ordea, aitaren azken borondatea ez ezik amarena dakar. Beretzat esanahirik ez duen Olivetti idazmakina baten argazki zahar bat eta ulertzen ez duen aipamen bat nahikoa izango dira bere bizitza hankaz gora jartzeko.

Gurasoen iragana eta bere haurtzaroa goitik behera miatzera eramango du egoera horrek. Ikerketan egindako urrats bakoitzak amari buruz zekien guztia zalantzan jartzera bultzatuko du. Badirudi ezer ez dela uste zuena bezala.
Hainbeste urtez ezkutuan mantendu diren gertaerak argitzea bizi-erronka bilakatuko da Ingridentzat, ama ezagutzen lagunduko diona. Ezustez beteriko bide malkartsu horretan Dusty tatuatzailea izango da bere laguntzaile nagusia.


ISBN:

9788491091677

Nomada

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 240
Formato: Rústica
Precio: 19,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Hanoi // Vietnam, 2000ko negua.
Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat argitu nahian.
Intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen ezohiko eleberri honetan, informazioa trebeziaz aletzen joango zaigu idazlea, Nikolay Zaitseven moduan, bera ere sekretu guztiak kolpetik ez azaltzeko ahaleginean. Hain zuzen ere, identifikatua eta kontrolatua izatea baita nomadaren egiazko beldurra.


ISBN:

9788497466004

Lapurrak dabiltza azokan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 36
Formato: Rústica
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Maialen eta bere gurasoak artisauak dira: xaboigileak, hain zuzen ere. Azokaz azoka ibiltzen dira eta oraingo honetan, Erdi Aroko Azoka batetara doaz. Ezusteko bat ezohiko arazo bilakatuko da artisauentzat: lapurrak dabiltza azokan. Zer egin arazo hau konpontzeko? Maialenek ere lagundu nahi du eta horretarako bere gurasoak konbentzitu beharko ditu.


ISBN:

9788497465625

31 bayonetas, la quema de San Sebastián

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 288
Formato: 23 x 15 cm.
Precio: 21,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Verano de 1813. San Sebastián está bajo el mando de las tropas de Napoleón, aunque la Guerra de Independencia está finalizando y las tropas anglo-portuguesas se encuentran cada vez más cerca. François, un soldado francés, hará una inesperada visita a Beatriz, mujer viuda que vive en un caserío de Ulía, que cambiará su vida. El soldado viene a hacerle una petición que no admite respuesta negativa, que le cure un problema de la vista. Él sabe que Beatriz ejerció de curandera en su juventud, y sabe también que tuvo problemas con la Inquisición. Así pues, la viuda no tiene otra salida que aceptar el desafío, si no quiere que los problemas del pasado afloren de nuevo y poner así en peligro a su familia. Y si todo ello fuera poco, la batalla que amenaza a San Sebastián, el sitio y los incendios, no harán más que empeorar la situación.


ISBN:

9788497463737

31 baioneta

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 256
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 20,50
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

1813ko uda da. Espainiako Independentziako Guda azkenetan eta tropa anglo-portugaldarrak gero eta hurbilago dauden arren, Napoleonen tropen menpe dago Donostia. Bere bizitza goitik behera astinduko duen bisita egingo dio Fran?ois soldadu frantsesak Uliako Beatrizi. Ezezkorik onartuko ez duen eskaera soil bat du esku artean, pairatzen duen ikusmen arazoa sendatzea. Soldaduak badaki garai batean Beatriz petrikiloa izan zela eta baita Inkisizioarekin arazoak izan zituela ere. Iragana harrotu eta bere familia arriskuan jarri nahi ez badu, erronka onartzea beste aukerarik ez zaio geratuko alargunari. Guzti hau gutxi balitz, Donostiak jasango duen guda giro, setio eta suteak, egoera oraindik gehiago laztea baino ez du lortuko.


ISBN:

9788497463607

Tango urdina

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 184
Formato: Rústica
Precio: 8,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan behera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean, bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.


ISBN:

9788497461511

Tango urdina

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 224
Formato: 20,5 x 13 cm.
Precio: 17,05
Lo lamentamos, pero este libro no está ya disponible.

Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen. Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan behera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean, bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.



[1-7]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal