logo paquebote
8 libros encontrados buscando autor: Agustin Arrieta Urtizberea

www.paquebote.com > Agustin Arrieta Urtizberea

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491090427

Irlak «eta beste kontakizun batzuk»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 328
Formato: Rústica
Precio: 23,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Kontakizun hauen egileak, fikziozko gertakizun zehatzetatik abiatuz, irakurleok berehala identifikatuko ditugun egoera, auzi eta arazoetara eramaten gaitu, giza harremanei eta gizarteari lotzen zaizkien egoera, auzi eta arazoetara, iraganekoak, oraingoak, etorkizunekoak, eta izan litezkeenak edo zitezkeenak. Giza harremanen eta gizartearen barruetan arakatzeko bide asko dago: zientzia (soziologia, antropologia,...), erlijioa, artea, filosofia,... baita fikzioa ere. Fizkioaren erresuma ikaragarri anitza eta aberatsa da, estilo eta baliabide asko onartzen ditu bere baitan, jostun-kutxa antzeko bat, eta egilea aniztasun horretaz baliatzen da. Luzera, tonu, giro eta estilo askotariko kontakizunak daude, eta umorea, baita umore beltza ere, ironia, alegoria, surrealismoa edo erretratu errealistak presente daude. Denetik, gertuen dauzkagun egoera, auzi eta arazo horiek ulertu nahian, edo, gutxienez, haietan miatu nahian. Fikzioa, asmatuz gero, bide egokia da pentsarazteko eta sentimenduak mugiarazteko, ez bakarrik, baina baita ere, denbora pasatzeko.
Irlak eta beste kontakizun batzuk liburuaren iturria harridura izan da, harridurak pizten duen sua, gertukotzat eta, antza, egunerokotzat edo ohikotzat hartzen dugun horrek sarritan sor dezakeen harridura.


ISBN:

9788498682052

Sinesmenak eta usteak «Zentzu komunaren alde»

Editorial: Alberdania   Fecha de publicación:    Páginas: 190
Formato: Rústica
Precio: 14,00
Añadir a la cesta

Norberaren sinesmen, uste eta iritziek mapa antzeko bat osatzen dute. Mapa hori garrantzitsua da eguneroko bizitzan, orientatu egiten gaitu-eta. Areago, nolako sinesmenak halako ekintzak. Baina nola eskuratzen ditugu sinesmen eta uste horiek? Nola iltzatzen dira guregan? Kezkatzen al gara usteen eta sinesmenen zehaztasunaz? Edozein gauza sinets al daiteke? Sinesmenak eta usteak finkatzeko zenbait bide aztertzen ditu autoreak lan atsegin honetan, eta zentzu komunaren alde argudiatzen du. Ildo horretatik, filosofiaz, zientziaz eta erlijioaz ere mintzatzen da ezinbestez. Azkenik, erlijio sinesmenen inguruko zenbait onarpenen ahulezia agerian uzten saiatu da. Adibidez, uste zabaldua da baliorik gabeko basamortu bihurtuko zaigula erlijiorik gabeko mundua. Uste hori gezurtatzeko saio bat ere bada liburua.  


ISBN:

84-8373-299-8

Egia motak

Editorial: Universidad del País Vasco   Fecha de publicación:    Páginas: 182
Formato: Rústica, 22,5 x 14,5 cm.
Precio: 9,01
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Filosofoek, ia ahobatez, bi egia moten arteko bereizketa onartu ohi dute. Alde batetik egia beharrezkoak eta egia kontingenteak bereizi eta bereizten dira. Lan honetan aipatutako bereizketaz ari gara, batez ere txanponaren alderdi bat jorratuz, egia beharrezkoak zertan diren aztertuz hain zuzen ere. Irakurleak bereizketaren jarraipen historikoa ere aurkituko du. Horrez gain, hiru testu berri-klasikoen itzulpena burutu dugu: Quineren enpirismoaren bi dogma, Tarskiren egia eta froga eta Kripkeren identitatea eta beharrezkotasuna.




ISBN:

9788491096542

Gaueko eztabaidak

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 168
Formato: 24 x 17 cm.
Precio: 16,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Kongresu batera joan diren lau gaztek elkar ezagutu dute herri txiki batean. Egunez kongresuko hitzaldiak entzun eta gero, gauero pizten da mahai baten inguruan haien arteko solasaldia. Iritzi eta uste ezberdinak badituzte ere, errespetu osoz eta nork berea defendatuz, gai eta auzi askori buruz eztabaidatzen dute. GAUEKO EZTABAIDAK dira. Egia, zientzia, erlijioa, maitasuna, sexu-generoa, artea, fikzioa, balioak edo zoriontasuna dituzte, besteak beste, eztabaidagai. Azken buruan, gu guztioi interesatzen zaizkigun eta bolo-bolo dabiltzan galderak eta erantzun-bideak jartzen dira mahai gainean.

Gazteen ekarpenak ondoz ondo kateatuz eta txandakatuz eratu da elkarrizketa formatuko testu hau. Elkarrizketaren ahalmenak erakutsiz, nork berea adierazteko eta bestearena entzuteko gonbita egiten zaigu liburu honetan.


ISBN:

978-84-1319-090-7

GOGOETA-BIDE IREKIAK «FIKZIO, EGIA, BALIO ETA HEZKUNTZARI BURUZKO SAIAKERA FILOSOFIKO BAT»

Editorial: Universidad del País Vasco   Año:    Páginas: 285
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 4 días.




[1-8]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal