logo paquebote
284 libros encontrados buscando Materia: Libros en vascuence

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491090557

Ikastolak 2050

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 80
Formato: Rústica
Precio: 5,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Posible da XXI. mendean, aurreko mendeko heziketa metodoak erabiltzea, gertatu diren aldaketa sozio-politikoak kontuan izan gabe?
Ikastolek indar haundiz lagundu dute gure identitatea garatzen. Horrekin batera mundu mailako ikuspegi zabal batekin irakaskuntzaren eboluzioa aztertzea eta prebenitzea komeni da. Horrekin batera gure jatorrizko elementuen autentizidadea mantenduz. Guzti hau jadanik martxan dago.
Ikastolako lanetan murgilduta 30 urte pasa dituen profesional honen lerro hauek lagundu dezake beharrezkoa den norabidean asmatzeko orduan.


ISBN:

9788491090342

Xola eta lapurra

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 64
Formato: Rústica
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Xola nagi-nagi dago etxean etzanda eta auzoaren telebista aparatutik entzuten du ahots bat: “Eskuek hitz egiten dute! Eta hankek ere bai, baita begiek ere! Eta sudurrak! Eta bihotzak… bihotzak zer esanik ez!”. Gero gangster batzuk entzuten ditu lapurretan, eta beste oihu batzuk ere entzuten ditu eraikineko ezkaratzetik datozenak. Xolaren Burua lanean ari da ordurako. Belarriek esaten diotena Bihotzak berrestu dio: Etxeko Bizilagunen Bilera da, eta ahots haserre bat entzuten du: “Lapurrak! Lapurrak dira gure benetako problema!”.


ISBN:

9788494309489

Karlota marmota oheratzeko orduan adar-joka

Editorial: Fortuna   Fecha de publicación:    Páginas: 32
Formato: Cartoné
Precio: 9,60
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Karlota zoriontsu bizi da bere familiarekin. Baina gauez hain da beldurtia, ezen beti oihuka ibiltzen baita gordelekuan, ohera bakarrik ez joateko. Benito azeritxoa izango da beldurra gainditzen lagunduko diona. Eta horrela... lo seko egingo du!


ISBN:

9789037498363

Animaliak - Nire lehen hiztegia

Editorial: Contenido en Movimiento   Fecha de publicación:    Páginas: 20
Formato: Cartoné
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Nire lehen hiztegia haur txikientzat bilduma oso egokia da. Hitzak gaika daude multzokatuta eta marrazki sinpleekin ilustratuta. Tratamendu erakargarri, hezigarri eta dibertigarri bat erabiliz, haurrak lehenengo hitzak ikasiko ditu galderen bidez, eta objektuak hautatu eta deskribatuko ditu. Bilduman lehen hitzak, animaliak eta zenbakiak sartzen dira.


ISBN:

9789037498356

Nire lehen hiztegia

Editorial: Contenido en Movimiento   Fecha de publicación:    Páginas: 20
Formato: Cartoné
Precio: 5,95
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Nire lehen hiztegia haur txikientzat bilduma oso egokia da. Hitzak gaika daude multzokatuta eta marrazki sinpleekin ilustratuta. Tratamendu erakargarri, hezigarri eta dibertigarri bat erabiliz, haurrak lehenengo hitzak ikasiko ditu galderen bidez, eta objektuak hautatu eta deskribatuko ditu. Bilduman lehen hitzak, animaliak eta zenbakiak sartzen dira.


ISBN:

9788497469951

Bai jostagarria kirola! Aukera ezazu zure kutunena!

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 24
Formato: Rústica
Precio: 6,00
Lo lamentamos, pero este libro no está disponible en estos momentos.

Irakurtzen ikasteko poemak.Eskolatik itzultzean, asteburuan, oporretan... zeinen dibertigarria beti jolas egitea! nahi adina jolas dago, zein duzu gustukoena?


ISBN:

9788491090489

Azkue. Bilbotar ezezaguna

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 464
Formato: Rústica
Precio: 23,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Zer dute komunean Sabino Arana abertzaleak, Zita austro-hungariar enperatrizak, Ramón Menéndez Pidal espainiar akademikoak, Jesus Guridi musikariak, Hugo Schuchardt linguistak, Pio Baroja idazleak eta Federiko Krutwig euskaltzainak? Guztiek ezagutu eta tratatu zutela liburu honetako protagonista: Resurreccion Maria Azkue (1864-1951).
Azkue, topikoak dioenaz bestera, ez zen izan euskal baserri mundutxoan isolatuta bizi zen folklore biltzaile iluna. Euskal Herriko bizitza sozial, politiko eta kulturalean bete-betean parte hartu zuen, eta Europarekin harreman zuzenak izan zituen.
Liburu honetan Azkueren bizi-ibilbide ezezaguna kontatzen da. Bere haurtzaroa eta gaztaroa, militantzia politikoak, musikari garaiak, nazioarteko bidaiak, Euskaltzaindia sortzeko borrokak eta frankismopeko azken urteak. Hori guztia Bilboko eta Euskal Herriko historiaren testuinguruan eta Miguel de Unamunorekin kontrastean. Azkueren helburua izan baitzen Euskal Herria astintzen zuen modernitateari erantzutea, eta Bilbotik abiatuz euskaldunei beren hizkuntzaren eta beren patuaren jabe izateko tresnak eskueran jartzea.


ISBN:

9788497469982

Catherine Certitude

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 96
Formato: Rústica
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Aitak bezala, Catherine txikiak betaurrekoak dauzka. Eta ama bezalako dantzaria izatea du amets. Dantza egiteko betaurrekoak kentzera behartua, Catherinek bi modutan bizi ahal izatearen abantailak deskubritzen ditu: batetik, modu erreala, betaurrekoak jantzita dituenean; bestetik, goxotasunez betetako mundu lauso lazturarik gabea, kentzen dituenean. Betaurrekorik gabeko mundu horretan, amets batean balego bezala dantzatzen da. Aitarekin bizi da Catherine, 1960ko hamarkadako Parisen; aitak biltegi batean egiten du lan, baina Catherinek ez du oso ondo ulertzen zertan. Ama, berriz, New Yorken bizi da, dantza eskolak ematen.


ISBN:

9788491090410

Ezpainak arrainak bezala

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 160
Formato: Rústica
Precio: 16,80
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Kazetaria da Gorka, eta bere lanaren harira elkarrizketatu behar du Roberto Gorosabel eskultorea. Gogo handirik gabe hasiko da haren artearen munduan sartzen eta haren inguruko argi-itzaletan murgiltzen. Gorka, bestalde, seme bakarra da eta gurasoen zaintza egokitu zaio, batez ere, aita gaixo duenetik, amari lagundu nahiz.
Baina gauza guztien gainetik, nobela hau obsesio baten kontakizuna da. Obsesio patologikoa ia, desamodio istorio bat, sentimenduen gainbeheraren kronika etsia ere bai. Gorka erabat obsesionatuta bizi baita Marta bere andrearekin, eta harekiko harremanarekin. Martak harremana hautsi nahi du, eta Gorkak kosta ahala kosta salbatu nahi du. Neurotiko agertzen zaigu protagonista, errealitatea eta bere barne munduko mugak ez ditu argi.
Harreman horien azpiko gonetan, babes hartzaile eta emaile, ezusteko asko bizi izatea tokatzen zaizkio nobela honetako protagonistari, hasi eta buka bizkor garamatzan kontakizun honetan.


ISBN:

9788494369346

Baratze ekologikoko bizitza

Editorial: La Fertilidad de la Tierra Ediciones   Fecha de publicación:    Páginas: 48
Formato: Cartoné
Precio: 13,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Oilarraren kukurrukuarekin hasi da eguna baratze ekologikoan. Ereiteko sasoia dugu, baratze zaintzekoa. Zenbat lan eta zalantza uztaren eguna iritsi arte! Baina irudimen eta alaitasunez guztiak argituz joango dira eta baratzea bizi-bizi ikusiko dugu.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal