logo paquebote
1 libro encontrado buscando clave: 9788491093053

www.paquebote.com > Todos los libros > Txikiaren handitasuna literaturan

ISBN:

9788491093053

Txikiaren handitasuna literaturan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 176
Formato: 24 x 16 cm.
Precio: 16,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

Erpurutxok zuhurtasun handiz bidean botatzen zituen harri koxkorrek nire kasuan folioaren traza dute, solasaldiarena, artikulu edo hitzaldiarena, eta han-hemenka barreiatu dira, Anaitasuna eta Zeruko Argia aldizkarietan 70eko hamarkadan argitaratzen hasi nintzenetik. Aztarna horiek bidean zehar osatutako arrasto-sail bezala interpretatu nahi nituzke orain, idazle eta irakaslearen bideak lotuko lituzkeen Ariadnaren hari partikular gisa, basoaren sarritasunak, memoriak, denborak batzuetan dena ezkutatzen badute ere. Ohartu naiz, urteetan zehar, eta testuei galbahe osasungarria pasatu ostean, badirela maiz agertzen diren gaiak, egile eta obra erreferentziazkoak, pare bat konbikzio ia errepikakor. Eta baita horiek konpartitzeko desira ere.

Bilketa-lana egiteko gogoa dago liburu honen oinarrian. Pentsatzen dut, adinarekin, denboraren iragatearekin ezinbestean lotutako beharra dela. Baina egia da interesa erakutsi duten pertsonen eskaerek ere lagundu dutela askotan geroratutako proiektu hau azkenean gauzatzen. Galdetu izan didate bere garaian honetaz edo hartaz eman nuen azalpenaz, gozamenez irakurri zuten artikulu hartaz, berritzailea iruditu zitzaien gai baten inguruko ponentziaz, xehetasunak ahaztuak ditudan hitzaldi hartaz. Horiei guztiei eskertu nahi dizkiet beren ekina eta estimua.

Hala bada, behin eta berriro hartuko ditu liburu honek hizpide zenbait gai, haur eta gazte literatura, irakurketa-esperientzia edo literatur testuen sorkuntza. Baita neure idazle-esperientzia ere, alderdi sortzailetik eta autobiografikotik, neure konpromiso feminista albo batera utzi gabe. Beste artikulu batzuek gai berberei heltzen diete baina modu puntual eta heterogeneoagoan, laburtasunetik.

 



[1-1]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal