logo paquebote
1 libro encontrado buscando clave: 9788418215094

www.paquebote.com > Cómic > Emakume guztiok

ISBN:

978-84-18215-09-4

Emakume guztiok

Editorial: Astiberri   Fecha de publicación:    Páginas: 64
Formato: Cartoné
Precio: 13,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

El Salvadorreko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etendura, borondatezkoa zein berezkoa. Izan ere, kondenatutako emakume gehienak hilketa larriagatik epaitu dituzte, konplikazio obstetrikoak izan ostean. Euren haurra hil izana leporatzen diete, eta berrogei urte arteko kartzela zigorra izan dezakete.
'Emakume guztiok' nobela grafiko honetan Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarren historia kontatzen dute Elizabeth Casillasek eta Higinia Garaik: nola itzuli behar izan duten etxera inoiz delitu izan behar ez zuen zerbaitegatik espetxeratuta egon ondoren, eta zein zaila den birgizarteratzea haiek epaitzen, jazartzen eta baztertzen dituen jendarte batean.
Kontakizuna haiena da, baina, historia, emakume guztiona.
'Emakume guztiok' nobela grafikoa Mundubat fundazioak hasitako proiektu zabalago baten parte da. Mundubat 1988az geroztik ari da El Salvadorren lanean, eta baditu zenbait programa tokiko garapenerako, herritarren parte hartzeko eta emakumeen eskubideen defentsarako. 2019an, Higinia Garay eta Itxaso Díaz bideogilea El Salvadorrera joan ziren Mundubaten laguntzarekin; bidaia horretatik sortu ziren, batetik, Elizabeth Casillasen eta Higinia Garayren Emakume guztiok komikia ?Astiberrik eta Mundubatek batera argitaratuta?, eta, bestetik, La historia de todas nosotras dokumentala, Itxaso Díazek, Garay eta Casillasekin elkarlanean, filmatutakoa. Diru laguntza publikoz garatzen ari den proiektu horren hirugarren atala dantza-lan bat da, Node dantza eta antzerki konpainiak sortua El Salvadorko emakumeen testigantzetan oinarriturik.



[1-1]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2021 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal