www.paquebote.com > UGALDE
El continente de Ventlán está habitado por seres fantásticos: ogros, sílfides, oleógrafos, licaones… Sin embargo, la protagonista de esta historia es una pequeña niña de piel violeta que no se parece a nadie. Quién será esta extraordinaria criatura que pone a temblar a los más sabios y hace que los más astutos sonrían en cuanto la ven A dónde la llevará su viaje en busca de un destino mejor A qué tantos peligros y aventuras tendrá que enfrentarse acompañada por su fiel, tierno, peludo y valiente amigo Turrón Descúbrelo en este maravilloso libro lleno de magia y fantasía.
“Berrogeita hamar urtetik gora hiltzen hasten gozak”. Esaldi hori bota zidan lagun batek hil hurrenean zegoen beste bati bisita egitera joan ginela. Seguruenik, arrazoia zuen; beraz, ni hiltzen hasia dagoen gizonezkoa naiz. Hori horrela, esku artean dituzun Hondar Aleak hiltzen hasia den gizonezko baten bizimoduaren bizitza-atalak dira, aleak, sentipen-aleak: norberaren itzalak, gorrotoak, beldurrak eta zalantzak, lotsa ahoz ez aitortuak, maitasun galduak eta desmaitasunak, gurasoekin izan gabeko harremanen mina edo bizitzari zentzua ematen dion heriotza ulertzeko ahalegina. Bizitza baten hondarrak, bihotzetik gogora eta gogotik paperera igaro direnak; ezinegonetik baretasunerantz egindako bidean azaldu diren sentipen-aleak; sekula itzuliko ez direnak. Gerora begira etortzekoak diren aleek eratuko ahal dute betiko atseden leku izan litekeen hondartza barea!
Neure soin eta sena aterpe eta abaro bihurtu direlako
sumatzen dut nire udagoiena
lakuaren ur-azalean -zintzotasun gordinaren eredu-
ispilatzen den
ile zilarreztatuan,
adimenaren bazterren batean gorde nuen irudi gazteari uko eginez,
nire borondateari entzungor eginez.
Euskal Herria umezurtzen aberria da. Gerra garaian edo ostean jaiotako euskal herritar askok ez zuten aita edo ama ezagutu: Francoren aldekoek gure herriko kanposatuetako hormen aurrean edota bide bazterretan milaka eta milaka herritar hil zituzten. Horrela hil zuten Julen Kaltzadaren aita, Derion. Baina, horrez gain, hainbat belaunaldi zurtz jaio ziren etxean norbait faltan izateaz gain aberririk gabe jaio zirelako. Askok bizitzan aurrera joan ahala deskubritu zuten zergatik senideak faltan zituzten, zergatik haien askazia ia guztiz desagertuta zegoen. Antropologia lana izan zitekeen autobiografia honetan Julenek, umore lehor batez, desagertutako ohiturez eta paisaiez hitz egiten digu eta kontzientziaren itzartze pertsonal eta kolektibo horren kronika bizia egiten digu: gerraosteko Urdaibaiko bere ibilerak; apaiztegietako giroa; Gogor apaiz-taldearen borrokak; Burgosko prozesuaren pasarte ezezagunak; Zamoran kartzelatutakoen askatasun-grina; herri honen berreuskalduntzearen lehen urratsak; Eginen sorrera zein itxiera… Xabier Amurizak eta Martin Orbek dioten bezala: “Liburu honetan, pertsona eta pertsonaia oso ‘aparteko’ bat aurkituko duzue. Baita gure historia ‘borrokalariko’ aro luze baten lekukotza zuzeneko bat ere”.
Los artículos que conforman este volumen analizan las dimensiones ideológicas de los estudios literarios, sus polémicas y sus proyectos; tratan figuras específicas (filólogos, historiadores de la literatura, ensayistas) y proponen conceptualizaciones contemporáneas sobre el fenómeno literario y cultural de la crítica en España y América Latina.